fbpx
Simply enter your keyword and we will help you find what you need.

What are you looking for?

BEE-ri buruz .

Ezagutu itzazu Globernance eta ekiltaldiaren zergatia

Globernance

Globernance, Gobernantza Demokratikoaren Institutua, hausnartzeko, ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zentro bat da. Bere helburua da ikerketa egitea eta prestakuntza ematea gobernantza demokratikoaren gaian, gure garaiko pentsamolde politikoa berritze aldera. Zenbait ikerketa lan egiten ditu, hala nola batzarrak, ikastaroak eta hitzaldiak, betiere gobernantzaren ideiari buruz, horren dimentsio guztietan.Institutuak elkargune bat izan nahi du, bertan hitz egiteko eta ezagutza partekatzeko. Horretarako, ikerketa sozial eta politikoaren gaian munduko erreferentzia diren zentroetako batzuekin ari da sare-lanean. Elkarlanean ari da erakunde eta enpresekin berrikuntza soziala eta gobernantza demokratikoa bultzatze aldera.

logo globernance sin fondo-min

Babesleak eta kolaboratzaileak

Euskal instituzio publikoek eta erakunde pribatuek ez balute hasieratik Europak dituen erronkak ikuspegi akademikotik eta esperientziatik aztertzeko beharrizanean sinistuko, Bilbao European Encounters-en ediziorik ez zen posible izango.

Bilbao European Encounter

2013an, Globernancen krisi ekonomiko eta politikoa zela eta, europar gizarteratze-proiektua bezalako gai konplexua argitzen saiatzea nahi izan genuen. Europaren oraina eta iragana markatuko duten arazoen ezagutza eta eztabaida ikuspegi akademikotik eta gogoeta kritikotik herritarrekin partekatzea beharrezkoa zela generitzon, eta lehenengo unetik ekimena bermatu zuten instituzioek ere horrela ulertu zuten. Izaera horrekin sortu ziren lehenengo Bilbao European Encounters ekitaldiak.

Globernancek 4. Bilboko Bilera Europarra (IV BEE2017) antolatu nahi izan du, eztabaida, hausnarketa eta ikasketa partekatzeko helburuz. Horretarako, Europa igarotzen ari den premiazko egoerak Europar Batasunaren egitura instituzionalarentzako zein kide bakoitzarentzako alderdi garrantzitsuenetako eta arazo handienetako bat bihurtu den errefuxiatuen krisian arreta jartzera behartzen gaitu.

Horrela, BEE-ren 4. edizio honek “Errefuxiatuen Europa” (ingelesez “Refuges’s Europe”) izena izango du eta gai hau osotasunezko ikuspegi batetik heltzea izango du helburu; hau da, errefuxiatuen krisiaren dimentsio arauemailea (edo printzipioena), instituzionala eta sozio-politikoa sakon aztertuko ditugu. Bilera hauen helburu nagusia bikoitza da: alde batetik, Europan aipatutako egoeraren azterketa bat egitea proposatzen da, ekintza garbi, bateratzaile eta kontzentratu batetara heltzeko. Bestalde, jakintza-alor anitzeko ekitaldi honek Europak batasun gisa aurre egin behar izan dion erronka handienetako bati ikuspuntu desberdinak emango dizkio. Arazoa konplexutasun osoz ulertzeko eta arrazoibide sakon eta zorrotza bat egiteko, beste behin lehen mailako akademiko eta legegileak izango ditugu.