Simply enter your keyword and we will help you find what you need.

What are you looking for?

Etxebizitzaren krisia, ongizate estatuaren krisia eta gizartearen haserreak

Bilbao European Encounters 2026 .

Bilbao European Encounters ekimenaren XIII. edizioaren helburua da etxebizitzarako sarbidearen inguruan dagoen kezka ezagutu eta ezagutzera ematea, eta, zehazki, bereziki ukitzen dituen kolektiboengan horrek dituen inpaktua eta inplikazioak, besteak beste, nahi ez den bakardadea sufritzeko joera handiena dutenak.
Diagnostiko bat egiteaz gain, etxebizitzarako sarbidea bermatuko duten eta gizarte eraldaketa sakona sortuko duten etorkizuneko ildoen inguruan eztabaidatu nahi dugu.
Horretarako, interesgarria da ulertzea (1) zer esan nahi duen etxebizitza ongizate estatuaren bosgarren euskarria izatea. Kontuan hartu beharreko inplikazio kontzeptual, juridiko eta sozialak ditu horrek. Eta, irtenbideak bilatzeko orduan, aztertu egin behar dira (2) zeintzuk diren etxebizitza sozial eta eskuragarri bat izateko oinarriak. Affordable house, social house eta gisakoen kontzeptuak, eta horiek sustatzeko funtsezko elementuak.
Irtenbide guztien artean, indarra hartzen ari da etxebizitza belaunaldi arteko bizikidetzarako tresna gisa sustatzea defendatzen duena. Jada badira horren definizio kontzeptualean lanean ari diren ikerketa taldeak, eta, azkenaldian, jardunbide egokien eta figura berrien eredu eguneratuak agertu dira.

2026ko martxoak 25

Bastida Aretoa

Hizkuntza: gaztelaniaz

Left Parallax Background Element
Right Parallax Background Element

Antolatzailea

Laguntzaile Nagusia

Laguntzailea