fbpx
Simply enter your keyword and we will help you find what you need.

What are you looking for?

Miren Gotzone Sagardui

Gotzone Sagardui Goikoetxea, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.

Bilbon jaio zen 1966an, Medikuntzan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate-kudeaketako nazioarteko masterra eta Laneko Arriskuen Prebentzioan goi-mailako teknikari gisa gaitzen duen beste master bat ditu. Hiru hizkuntza hitz egiten ditu, gaztelania, ingelesa eta euskara, azken hau ama hizkuntza izanik.

Karrerako funtzionarioa da UPV/EHUn, eta bere ibilbide profesionalean erantzukizuneko lanpostuak bete ditu asistentzia-arloan, Bizkaiko Gizarte Laguntzarako Foru Erakundeari dagokion Leioako zentroko Asistentzia  zuzendaritzan, adibidez. Ondoren, Lanbideko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria izan zen.

2016an, Legebiltzarreko jarduerari ekin zion eta eserleku bat bete zuen Eusko Legebiltzarrean. Urtebete geroago hasi zuen bere udal-ibilbidea Bilboko Udalean, Juan Maria Aburto alkatearen eskutik, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Oneko zinegotzi gisa lehenengo, eta Gobernantza eta Proiektu Estrategikoen zinegotzi eta Lehen Alkateorde bezala, ondoren. Bertan Europar Proiektuen ardura ere bazuen hainbat Kontseiluko partaide izanik ere (Ur Partzuergoa, Elkarkidetza, Bilboko Portua, etab.), harik eta Iñigo Urkullu Lehendakariak 2020an Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu izendatu duen arte.

Gotzone Sagardui ezkonduta dago, bi seme eta alaba bat ditu.

Website